Little Big Man (euskaraz Gizon Txiki Handia) 1970eko Arthur Penn estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Thomas Berger idazlearen izenburu berdineko Little Big Man eleberrian oinarritua dago. Dustin Hoffman, Faye Dunaway, Chief Dan George, Martin Balsam, Richard Mulligan eta Cal Bellini aktoreek antzeztu zuten.
Chief Dan George aktoreak Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen. Bestalde bi BAFTA Sarien izendapenak ere jaso zituen: Musika onenarena (John Hammond) eta aktore onenarena (Dustin Hoffman).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search